OpenbravoPOS Installation/eu
Languages: |
English | Deutsch | Euskara | Français | Italiano | 日本語 | Русский | zh cn | Translate this article... |
Contents |
Softwarearen instalazioa
Java Instalatu
Openbravo POS is an application developed in Java and to execute it you will need the Sun Java Runtime Environment (JRE) 1.5 or greater. Openbravo POS Javan garatutako ezarpen bat da eta erabili ahal izateko Sun Java Runtime Environment (JRE) 1.5 edo maila altuagoko programa bat beharko duzu.
Windows sistema eragilean
Java Sun's website orrialdetik instala dezakezu.
Ubuntu sistema eragilean
Bertsio desberdinetarako zerbitzari biltegia aktibatuta daukazula egiaztatu eta ondokoa idatzi:
sudo apt-get install sun-java6-jre sun-java6-fonts
Jaitsi eta Openbravo POS instalatu
Sourceforge-ko Openbravo POS web-orrialdetik Openbravo POS-en azken bertsioa jaitsi. Instalatzaileak Windowsen, Ubuntun, Susen edo pakete bitar gisa eskura daitezke. Instalatzaileen argibideak errazak dira eta pakete bitarra zabaltzeko zure deskonpresore gogokoena baino ez duzu erabili behar. Horretaz gain, fitxategi guztiak karpeta berri batean sartu.
Egikaritu!
Openbravo POS lehenengo aldiz martxan jartzen duzunean datu-baserik ez dagoenez, ohartarazpen bat bistaratuko da. Honek datu-basea hutsik dagoela adieraziko du. OK sakatzen baduzu Openbravo POSek egikaritzeko beharrezkoa den datu-basearen egitura sortuko du.
Windows sistema eragilean
Instalatzailea
Hasierara jo -> Ezarpenak-> Openbravo POS -> Openbravo POS
Pakete Bitarra
Start.bat fitxategia exekutatzeko bi aldiz bere gainean klikatu edo komando-lerrotik zabaldu. Fitxategi honetara jotzeko lasterbide bat sor dezakezu eta zure lekurik gogokoenean jarri : mahaigainan, hasierako barran…
Linux sistema eragilean
Instalatzailea
Gnomen Ezarpenetara jo -> Office -> Openbravo POS edo openbravopos komandoa komando-lerro batean exekutatu.
Pakete Bitarra
Linux sistema eragilean lehenego eta behin exekutatzeko baimenak star.sh eta configure.sh fitxategietan erantsi behar dira, beraz ondorengo komandoak exekutatu behar dira:
chmod +x start.sh chmod +x configure.sh start.sh
MacOSX sistema eragilean
Apple terminala zabaldu (hemen kokatuta: /Applications/Utilities) eta komando-lerroarekin start.sh fitxategia kokatuta dagoen lekura joan. Gero, hau idatzi:
sh start.sh
Datu-basearen instalazioa
Openbravo POS instalatuta dagoenean, Openbravo POS erantsitako tresnan edo datu-basean onetsita dauden beste tresnetan egikaritu nahi duzunetz erabaki.Openbravo POS-ek lau datu-baseko tresnak onartzen ditu HSQLDB, MySQL, PostgreSQL eta Oracle
Openbravo POSek HSQLDB lehenetsita erabiltzen du 2.20 bertsiorarte, datuak gordetzeko. HSQLDB Openbravo POS pakete bitarrarekin batera saltzen da eta honek abantaila bat dauka; ez dela konfiguratu behar. Berriz, erabiltzaile batzuk egikaritzeko edo fidagarritasunagatik honekin zerikusia duten beste datu-base batzuk hautatzen dituzte.
MySQL datu-baseak kudeatzeko sistema
Windows sistema eragilean
MySQL server deskargatu (essentials paketea gomendatzen da) eta instalatu behar duzu.
MySQL Connector/J deskargatu, edukiak bere jatorrizko formara aldatu eta Openbravo POS dagoen fitxategian gorde.
Beste aukera bat,MySQL Administrator eta MySQL Query Browser instalatzea da MySQL GUI Tools Downloads.
Ubuntu sistema eragilean
Biltegi unibertsala eragin eta terminalean ematen dizkizuten aginduak jarraitu.
sudo apt-get install mysql-server libmysql-java
MySQL Administratzailea eta MySQL Arakatzailea instalatzeko ordezko bidea:
sudo apt-get install mysql-admin mysql-query-browser
Connector/J /usr/share/java/mysql.jar barruan dago. Kopiatu dezakezu edo Openbravo POS fitxategiarekin lotu dezakezu.
Erabilera
Erabiltzaile bat eta datu-base bat sortu.
MySQL documentationi begiratu bat eman diezaiokezu.
MySQL datu-base tresna bezala erabiltzeko orduan datu-base baten konfigurazioa egiteko adibidea:
Driver library: mysql-connector-java-3.1.6-bin.jar Driver class: com.mysql.jdbc.Driver URL: jdbc:mysql://localhost:3306/openbravopos User: yourname Password: yourpass
PostgreSQL datu-baseak kudeatzeko sistema
Openbravo POS PostgreSQL sistemarekin erabiltzeko PostgreSQL zerbitzaria aktibatuta izan behar duzu eta PostgreSQL sistemaren JDBC kontrolatzailea behar duzu.
Windows sistema eragilean
Zerbitzaria deskargatu, PostgreSQL download eta instalatu.
Zure bertsioarekin bat egiten duen JDBC zerbitzaria deskargatu,PostgreSQL JDBC Driver, eta instalatu.
PosgreSQL sistemaren administratzaile tresna instalatu dezakezu, pgAdminIII.
Ubuntu sistema eragilean
Biltegi unibertsala aktibatuta dagoela egiaztatu eta terminalean ematen dizkizuten aginduak jarraitu:
sudo apt-get install postgresql-8.2 libpg-java
Administratzailearen tresna instala dezakezu, pgAdmin3:
sudo apt-get install pgadmin3
JDBCko liburutegia hemen dago: /usr/share/java/postgresql.jar. Kopiatu dezakezu edo Openbravo POS fitxategiarekin lotu ahal duzu.
Erabilera
Datu-base zerbitzaria instalatuta eta aktibatuta egonez gero, Openbravo POS sistemarako datu-base huts bat sortu behar duzu eta beste bat erabiltzailearentzat, baina azken hau, datu-base honetara konektatzeko abantailekin. PostgreSQL documentation en ikuskatu.
PostgreSQL datu-base tresna bezala erabiltzeko orduan datu-base baten konfigurazioa egiteko adibidea:
Driver library: /usr/share/java/postgresql-8.0.309.jdbc3.jar Driver class: org.postgresql.Driver URL: jdbc:postgresql://localhost:5432/openbravopos User youruser Password: youpass
Oracle datu-baseak kudeatzeko sistema
Openbravo POS erabiltzeko Oracle zerbitzari bat eta Oracle sistemarentzat beharrezkoa den kontrolatzailea aktibatuta izan behar duzu.
Windows sistema eragilean
Oracle XE eta JDBC Driver deskargatu eta instalatu.
Oracle JDeveloper sistema ere instalatu dezakezu datu-basea administratzeko eta kontsultak egiteko.
Ubuntu sistema eragilean
Oracle XE eta JDBC Driver deskargatu eta instalatu.
Oracle JDeveloper sistema ere instalatu dezakezu datu-basea administratzeko eta kontsultak egiteko.
Erabilera
Datu-base zerbitzaria instalatuta eta aktibatuta egonez gero, Openbravo POS sistemarako datu-base huts bat sortu behar duzu eta beste bat erabiltzailearentzat, baina azken hau, datu-base honetara konektatzeko abantailekin.
Konfiguratzeko bide bat ondorengoa da:
Driver library: ojdbc14.jar Driver class: oracle.jdbc.driver.OracleDriver URL: jdbc:oracle:thin:@localhost:1521:xe User youruser Password: youpass
Konfigurazioa
Openbravo POS konfiguratzeko konfigurazio panelera jo edo windows-eko configuration.bat edo linux-eko configuration.sh fitxategia exekutatu. Kontuan izan Openbravo POS berrabiarazten denean zure datu-basea hutsik dagoela eta zure datu-base berriarentzat taulak osatu ditzakezula esango dizuela. Yes botoia sakatu Openbravo POS sistemari zuretzat taulak sortzeko baimena emateko.
Datu-basearen konfigurazioa
Konfigurazio datu-basearekin zerikusia duten ezaugarriak hauek dira:
- Zerbitzariaren liburutegia
- Datu-basearen motorearen hornitzailea duen fitxategia da. JDBC zerbitzaria barneratzen du, honek Java programak datu-basearekin komunikazioa izatea ahalbidetzen du. Normalean .jar. luzapena duen fitxategia da.
- Driver class
- Java motako izena duena da, honek JDBC zerbitzaria ezartzen du. Izen hau datu-baseko hornitzaileak ere definitu du.
- URL
- JDBCk JDBC-ko zerbitzaria eta datu-basea aurkitzeko erabiltzen duen konexio-katea da.
- Erabiltzailea
- Erabiltzaileak erabili ahal duen datu-basearen izena.
- Pasahitza
- Erabiltzailearen datu-baseko pasahitza.
Kutxa erregistratzailea
The properties related to the register cash panel are:
Kutxa-erregistratzailearen panelarekin zerikusia duten ezaugarriak:
- Izena
- kutxaren izena da
- Gainazala
- Openbravo POS-en itxura aldatzeko gai batzuk dakartza.
- Pantaila
- aplikazioa pantaila osoan edo leiho moduan jarri behar den zehazten du.
- Txartelak
- Openbravo POS-ek erabiltzen duen modua zehazten du. Gaur egun ondorengoak eskuragarri daude:
- Sinplea, estandarra edo jatetxea
- Bezeroa bistaratzeko
- Bezero batek egindako azken artikuluaren eskaera nola ikuskatu dezakeen zehazten du.
- Inprimagailua
- Inprimagailu nagusia da.
- Inprimagailu 2
- Inprimigailu osagarria da, informazioa osagarria inprimatu dezake adibidez: sukalde batean edo taberna batean eskatzen dena.
- Inprimagailua 3
- Inprimigailu osagarria da, informazio osagarria inprimatu dezake adibidez: sukalde batean edo taberna batean eskatzen dena.
- Tamaina
- Produktu pisutsuen tamaina zehazten du.
- Eskaner
- Barra-kodeak irakurri ahal izateko, barra-kode eskaner bat jartzen da.
- Agirien Inprimagailua
- Agiriak inprimatzen dituen inprimagailua da.
- Ordainagirien inprimagailua
- Kutxa hau egiaztatu behar da, Agiri Inprimagailuak ordainagirien inprimagailua izatekotan.
Tokikoa
Hemen aplikazio hizkuntza ezarrita dago. Zuk ondorengo balioen formatua ezarri dezakezu: datak, moneta, zenbakiak…
- Tokikoa
- Hizkuntza eta aplikazioaren herria aukeratu. Hautaketa honek moneta balioen, monetaren sinboloen, daten, orduen eta zenbaki-balioen formatuak ere zehazten ditu.
- Zenbaki oso, bikoitz, diru, portzentaje, data, ordua eta data
- Hautatutako Tokiak ematen duen letra tipo bakoitzerako lehenetsitako letra tipoa jar daiteke. Formatu diseinu honek Java plataformaren zehaztapenak jarraitzen ditu.
Ordainketa
Ordainketaren aterabidea zehaztu dezakezu bezeroak kreditu-txartelarekin/debitu txartelarekin ordaintzeko aukera eskainiz. Gaur egun, Openbravo POS-ek Authorize.Net eta SecPay finantzatzen ditu.
Ordaikentaren konfigurazioarekin zerikusia duten ezaugarriak:
- Merkataritzaren ID
- Zure ID-a, ordainketa aterabide hornitzailean erregistratzean eskuratu duzuna da.
- Merkataritza pasahitza
- Zure Merkataritza ID-rako pasahitza.
- Ordainketaren aterabidea
- Hornitzaileak zehazten du erregistratuta zaudela.
- Txartel magnetikoen irakurgailua
- Txartelak irakurtzen duen tresna bat jartzen du.
Laguntza osagarria
Instalazioa egiteko laguntza osagarria behar baduzu Openbravo POS komunitateko laguntza foroak erabili.